Txantxarra. Ohiko arazoa

Txantxarra. Ohiko arazoa

Consejos para caries dentales

PERTSONEN GEHIENGOARI ERASATEN DION ARAZOA

Txantxarra ager dadin nahikoa da hortz delikatuak izatea, bakterioak aho barruan izatea eta azukredun jakiak jatea. Haurtzaroan ager daitezke eta luzaroan iraun. Gehienetan zaintzeaz batera ekiditen dira.

ZERK SORTARAZTEN DU TXANTXARRA?

Txantxarra sortarazi ohi duten bakterioak ahoan egoten dira. Bakterio hauek hortzetara eransten direnean hortz plaka izeneko geruza likatsua sortzen dute astiro-astiro hagin gainean, hortz artean eta inguruan.

Bakterio hauek, jan edo edaten dugun azukrea, azido bihurtzen dute. Eta azido hauek txantxarra sortzen dute hortzen kanpokaldea edo esmaltea deskonpozatuz. Hortz plaka listuak garbitu beharrean, bakterio eta azidoak hortzei erants daitezen ahalbidetzen du. Zenbat eta luzaroago egon plaka hortzei erantsita, orduan eta aukera gehiago hondatze prozesu honek jarraitzeko.

GOMENDIOAK

Txantxarra Saihestu

Beti: ezinbestekoa da hortzak garbitzea egunean bi aldiz bederen.

Ez partekatu: Ez da komenigarria hortz-eskuila partekatzea.

Zaindu: Erabili ondoren uretan eragin kontu handiz.

Aldatzen ikasi: 3 edo 4 hilabetean behin hortz-eskuila aldatu behar duzu.

Zure dietak badu garrantzirik: dieta orekatua egin, saihestu zabor-janaria, litxarkeriak eta freskagarriak.

Umeei zuzendua: Ume guztiek norberaren hortz-eskuila zein den agerian utzi behar dute.